2017 aza 22

Hezkuntza sailburuak agerraldia egingo du batzordean

Azalpenak emango ditu Hezkuntzaren aldeko Akordioaren inguruan eta ESS-Bilbao proiektuari buruz. Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketari buruzko lege-proposamenari buruz ere arituko dira.
Cristina Uriarte Jaitsi
- Hezkuntzako sailburuaren agerraldia, berak eskatuta, Hezkuntzaren aldeko Akordioa erdiesteko helburuarekiko hausnarketa eta parte hartze prozesuaren berri emateko. (11\10\06\02\0037)
- Hezkuntzako sailburuaren agerraldia, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, batzordeak eskatuta, azalpenak eman ditzan ESS-Bilbao proiektuan izandako murrizketei eta egitasmoaren etorkizunari buruz. (11\10\06\03\0205)
- Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketari buruzko lege-proposamena. Aurkeztutako zuzenketak aztertzeko ponentzia bat eratzea eta, hala badagokio, kideak izendatzea. (11\09\02\02\0009)