2019 eka 12

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, EHUko aditu batek eta Sare Herritarra elkarteko ordezkariek agerraldia egingo dute Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean

Agerraldien ostean, eztabaidatuko da haurren kontrako sexu-abusuak ikertzeko eta prebentziorako, egiarako eta erreparaziorako proposamenak egiteko ponentziaren eraketari buruz eta, hala badagokio, kideak izendatzeari buruz
Beatriz Artolazabal Jaitsi

Gai-zerrenda:
- Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Tinixara Guanche Suárez, Elkarrekin Podemos talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaera jarraituz, jakinaraz dezan nola baloratzen dituen pertsona migranteak direla-eta izandako azken gertakariak. (11\10\06\03\00512)
- Euskal Herriko Unibertsitateko aditu baten agerraldia, Batzordeak eskatuta, Tinixara Guanche Suárez, Elkarrekin Podemos talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaera jarraituz, Euskadin bizitegi-bazterketa egoera larria bizi dutenen egoerari buruzko txostena egin duen EHU-UPVren lantaldea. (11\10\06\03\00511)
- Sare Herritarra elkarteko ordezkarien agerraldia, Batzordeak eskatuta, urruntze-politika amaitzearen alde Euskal Herriko hainbat udalek hartutako erabakiaren berri emateko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordeari. (11\10\06\03\00650)

- Puntu berria: Haurren kontrako sexu-abusuak ikertzeko eta prebentziorako, egiarako eta erreparaziorako proposamenak egiteko ponentzia eratzea eta, hala badagokio, kideak izendatzea.

 

Kanpoko lotura: Informazio gehiago