2019 eka 06

“Entre Parlamentos” ekimen solidarioaren zortzigarren etapa Eusko Legebiltzarretik abiatuko da

Kanpaina honen helburua da haurren minbiziaren aurkako baliabide ekonomikoak biltzea eta kontzientziazio lan bat egitea. Lortutako baliabideak Bartzelonako Sant Joan de Déu Ospitaleak egiten duen ikerketa lanetara bideratuko dira
Daniel García Martín Jaitsi

Horretarako, Daniel Garciak penintsulako egoitza parlamentarioen artean dauden 3.000 kilometro baino gehiago egingo ditu bizikletaz 28 egunetan.

Informazio gehiago haurren minbiziaren aurkako baliabide ekonomikoak biltzeko eta kontzientziazio lana egiteko:

www.paralosvalientes.com/p2p/8/entreparlaments