2017 eka 26

Legebiltzarreko lehendakariak, Bakartxo Tejeriak, harrera egin die Bavariako Legebiltzarreko ordezkariei

Harrera ekitaldiaren ostean Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoaren batzordeko kideekin bilduko dira
Bavariako Legebiltzarreko ordezkaritza Jaitsi
Bisitara etorri dira: Franz Schindler Erakundeen Batzordeko presidentea, Petra Guttenberger presidente ondokoa eta hainbat parlamentari. Harrera ekitaldia bukatutakoan Osoko Bilkura aretoa ikusteko aukera izan dute eta ondoren bilduko dira Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoaren batzordeko kideekin.