2017 eka 26

Legebiltzarreko lehendakariak Orkestrako kideak hartu ditu

“Euskal Herriko lehiakortasunaren 2017ko txostena” eman diote Lehendakariari
Orkestrako ordezkariak Jaitsi
Orkestraren izenean egon dira Legebiltzarrean Ignacio Mª Echeverria, institutuko lehendakaria; zuzendari orokorra, Mari Jose Aranguren; eta Ibon Gil de San Vicente zuzendari orokorraren ondokoa. Ekarri duten txostena Orkestrak osatzen du bi urtean behin, eta Euskadiko garapena aztertzen du lehiakortasun alorrean; eta bestetik, identifikatzen ditu ekonomia eta gizarte mailan etorkizuneko erronka garrantzitsuenak.