2019 mar 09

Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria joan da demokraziako lehen bi emakume zinegotziei egin zaien omenaldi ekitaldira

Villabonako Udalan izan da ekitaldia

Diktadura frankistan bizitako impassaren ondoren, 1979ko apirilaren 3an osatu berri ziren Udaletxe demokratikoek lehen udal hauteskunde libreak burutu zituzten. Hauteskunde hitzordu horretara bost hautagaitza aurkeztu ziren Villabonan: EAJ, Agrupación de Electores, ORT, EE eta EMK-OIC. Izendatutako 13 zinegotzien artean, bi, emakumezkoak ziren: EAJtaren zerrendan bigarren zen Bittori Zeberio eta ‘Agrupación de Electores’ (EE eta HBko pertsonak batzen zituena) taldearen zerrendan hirugarren zen Arantxa Sorondo. 11 gizonen artean bi ziren emakumezkoak, amaiera emanez urte luzetan gizonezkoenak soilik izan ziren zinegotzien postuak hartuz.