2019 abe 05

Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria odezkaritza parlamentarioaren buru 54. Durangoko Azokako inaugurazio ekitaldira joan da

Eusko Legebiltzarra berriz izango da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan. Legebiltzarrean legebiltzar-eztabaidaz aparte egiten den lana ezagutzera eman nahi du erakundeak.

Aurtengo nobedadeak honako hauek dira: Reformas de los reglamentos parlamentarios eta F. J. Landaburu eta La causa del pueblo vasco.

Lehen argitapenean jasota daude Zuzenbide parlamentarioaren azken mintegiko hitzaldiak. Zenbait parlamentutako legelariek Parlamentuko erregelamenduen erreformen konparazio-azterlan bat egin zuten, beren esperientziak azaldu zituzten eta horri buruzko zenbait gai jorratu zuten:   Parlamentuaren krisia, iturri-sistema, legegintza- eginkizuna eta kontrol parlamentarioko eginkizuna, eta gutxiengoen eskubideen babesa.

Bigarren argitalpena berriz, Eusko Legebiltzarrak antolatutako jardunaldi batetatik jaiotakoa da, Francisco Javier de Landaburuk idatzitako “La Causa del Pueblo Vasco”  Clásicos del Pensamiento Político y Social en el País Vasco bildumaren baitan aurkeztutakoa. Francisco Javier de Landaburu y Fernández de Betoño (Vitoria-Gasteiz 1907-París 1963) euskal politikari nazionalista bat   izan zen eta Erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea izatera heldu zen. Bere jarduera politikoa lan editorial emankorrarekin egin zuen bateragarri Landaburuk adierazi zuen saiakera honen  helburu nagusia zela euskal gazteei eskaintzea, beren nagusiek hasitakoa jarrai zezaten, hain zuzen. 

Durangoko Azoka duela 54 urte jaio zen, euskaraz ekoitzitako liburu eta diskoak ezagutarazteko xedeaz; eta denborarekin, urteroko elkargune bihurtu da euskal kulturarekin lotutako argitaletxe, diskoetxe eta talde kulturalentzat, non bere argitalpenak aurkezten baitituzte.

Eusko Legebiltzarrak helburu honekin bat egin du, urteak joan urteak etorri, zenbait bildumarekin zabalduz joan den argitalpen-katalogoa aurkezteko. Testuak ez daude nahitaez lege-gaiekin zehazki lotuak, eta Azokako Barrenkale 26ko saltokira hurbiltzen diren guztientzat egongo dira eskuragarri.

Eusko Legebiltzarreko argitalpenak bildumatan daude sailkatuta, horietako batek “Euskal Azterlanak” du izena, eta erakundearen dokumentu-funtsak ezagutzera eman nahi ditu, euskal kulturarentzat garrantzi handia duten materialak, alegia.

Hori horrela, Eusko Legebiltzarreko argitalpen ez ofizialak handitzen dira 1980. urtetik aurrera herritarrei ezagutzera emateko. Ekimen honekin, Eusko Legebiltzarrak, beste kultura-espazio batzuetarako bidea urratzen du, egiten diren lanak sektore guztien eskura jarriz, betiere, erakundea herritarrengana hurbiltzeko helburuaz.