2019 api 14

Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak ordezkaritza parlamentarioaren buru parte hartu du 21. Korrikan

2019ko martxoaren 22an onartutako adierazpen instituzionalaren bidez Eusko Legebiltzarrak bat egin zuen 21. Korrikarekin eta bere helburuekin.

2019ko martxoaren 22an onartutako adierazpen instituzionalaren bidez Eusko Legebiltzarrak bat egin zuen 21. Korrikarekin eta bere helburuekin.

Hori dela eta, honako konpromiso hauek hartu zituen Legebiltzarrak:

- Euskararen erabilpen maila handiagoa sustatu eta praktika linguistiko berriak bultzatzen dituzten testuinguruak sortzea, euskarazko hizkuntza-praktika eta harremanak bultzatuz.

- Helburu horiek lortzeko, hiztunei prestakuntza era ahalduntze-tresnak eskaintzea, euskarazko harremanetarako espazioak sortu eta praktika hori bultzatuz.

- Herritar euskaltzaleak aktibatzearen bidez euskararen erabilpena sustatzea.

Horretaz gain, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak Konpromiso/Klika Korrika sinatze ekitaldian parte hartu zuen martxoaren 23an.

Hartutako konpromisoaren seinale, Eusko Legebiltzarreko hainbat kidek kilometro bat korritu dute Korrika 21aren baitan; 2.547. kilometroa, hain zuzen ere.

Gaur hartu du lekukoa Bakartxo Tejeria lehendakariak, Aniztasuna Bai, Arrazakeria Ez! ordezkarietatik jasota, Gasteizko Herrandarrak-Prudencio Maria Verastegui kaleen arteko bidegurutzean eta Arabako Batzar Nagusietako ordezkariei pasatu die lekukoa Herrandarrak kaleko 84. zenbakian.

Beste alde batetik, Eusko Legebiltzarreko eta Eusko Jaurlaritzako langile talde batek beste kilometro bat hartu dutela azpimarratu behar dugu, 2.529 kilometroa.