2017 aza 22

Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak, ordezkaritza parlamentarioaren buruak, harrera egin die Cafe Sheroes Hangout egitasmoko kideei

Ana Oregi (EA-NV), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Jon Hernández (EP), Susana Corcuera (SV-ES) eta Laura Garrido (V-ETP) dira Legebiltzarreko lehendakariarekin harreran egon direnak
Sheroes Jaitsi

Café Sheroes Hangout proiektuko partaideen helburua da Indian azidoarekin erasotako emakumeen egoera zein den zabaltzea, horrelako ekintza bortitzik gehiago gerta ez dadin; eta, aldi berean, pairatzen dituzten beste hainbat diskriminazio ekiditea -generoak eragindakoa, sozialak eta ekonomikoak-, eta emakumeen artean praktika onak partekatzea.

Pasaiako Bekoz Beko elkartearen eskutik datoz emakume hauek, 2016 urtean Carlos Caroren “Sheroes” lana saritu baitzuten Pasaiako “Ikuska” film laburren nazioarteko lehiaketan. Bertan, Indiako emakume hauen ausardia erakusten da, independentzia ekonomikoa izan nahi zutela-eta azidoarekin erasota izan zirenak.