2017 uzt 03

Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak ireki du “Konstituzioa eta konstituzionalismoa krisi garaietan” izeneko ikastaroa, Legebiltzarrak antolatuta, Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen baitan

Irekiera ekitaldian parte hartu dute Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak Carmen Agoues EHUko Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak eta Andoni Iturbe Kurtsoaren zuzendariak eta Eusko Legebiltzarreko legelari nagusiak
Uda Ikastaroaren irekiera Jaitsi

Santiago Muñoz Machado Madrilgo Universidad Complutenseko Administrazio Eskubidearen katedradunak aztertu ditu bere hitzaldian krisiaren arrazoiak, Konstituzioaren babesa eta etorkizunean Konstituzioaren erreforma eragin lezaketen alderdiak.

BIDEOA KUSI

Miguel Rodríguez-Piñeiro Bravo, Laneko Zuzenbidearen katedradunak eskubide konstituzional bati buruz hitz egiteko ardura izan du: Lanerako eskubidea, krisi ekonomikoak, kanpotik inposatutako lan-erreformek gehien eragindako eskubideetariko bat.

BIDEOA IKUSI

Rosario Tur Ausina Elcheko Miguel Hernández Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbidearen katedradunak konstituzio-identitatearen gaiaz aritu da, zeinetan konstituzio-itunak egoeretara egokitzeko gaitasun handiagoa erakutsiko beharko lukeen, etorkizuneko krisiak aurreikusteko eta aurreratutako demokraziek behar duten “garapen konstituzionala” berreskuratzeko.

BIDEOA IKUSI

 

Hitzaldiak amaitu ondoren, eztabaidarako gunea ireki da.

BIDEOA IKUSI