2019 mai 08

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak ireki du Europaren Eguna dela-eta antolatutako jardunaldia

Eusko Legebiltzarrak eta EuroBasquek antolatutako ekitaldi honetan Kazetaritzako X. EuroBasque saria banatu da eta Europa Berri baterako eztabaidak izan dira
Europaren Eguna Jaitsi
11:00etan, jardunaldiaren irekiera ekitaldia:

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta José María González Zorrilla EuroBasqueko  presidenteak hartu dute hitza

Kazetaritzako X. EuroBasque sari ematea:

“Brexitaren gatibu” lanarekin irabazi du Felipe Etxebarria kazetariak (EITB). Nacho Alarcón, Deia eta El Confidencial-eko kazetaria da beste saritua, “Europa se hace querer” lanarengatik. Lan sarituak aurkezpena egingo da.

"Europa Berri baterako eztabaidak"

Datozen Europako hauteskundeek markatuko dute eztabaida, eta bertan parte hartuko dute Europako Parlamenturako hauteskundeetako honako hautagai hauek: Izaskun Bilbao (EAJ-PNV), Pernando Barrena (EH Bildu), Iñigo Martínez Zatón (Elkarrekin Podemos), Eider Gardiazabal (PSE) eta Javier Zarzalejos (PP).

Ekitaldiaren amaiera 13:00etan izango da.