2019 urr 04

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak 8/1994 legearen omenez egin den ekitaldi instituzionalaren irekiera egin du, Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetarakoa

Ekitaldia Osoko bilkura aretoan izan da

Egitaraua:

12:00etan: Ekitaldiaren hasiera Osoko bilkuren aretoan

- 1994an onartutako legearen eztabaidako bideoa.

- Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren ongi etorri hitzaldia
- Arantza Anitua andrearen hitzaldia, Erdi eta Hego Amerikako Euskal Etxeen ordezkaria
- Unai Lauzirika  jaunaren hitzaldia, Asia, Europa eta Ozeaniako Euskal Etxeen ordezkaria
- Jean Flescher jaunaren hitzaldia,  Ipar Amerikako Euskal Etxeen ordezkaria

- Marian Elorza Zubiria andrearen hitzaldia,  Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

- Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren agurra.

- AGUR JAUNAK.