2019 ira 30

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak hartu du Quebeceko Learning Tour Euskadi 2019 programaren ordezkaritza

Aurretik, Quebeceko ordezkaritzak bilera informala izan du Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordeko ordezkariekin

Programa hau antolatzen den bosgarren aldia da eta kasu honetan Quebeceko ordezkaritza osatzen dute enpresa arloan, teknologian eta berrikuntzan, gastronomian, telebistan edo kazetaritzan, besteak beste, aritzen diren pertsonak