2017 uzt 06

Bakartxo Tejeria lehendakariak harrera egin die Saharako haurrei Legebiltzarrean

Lehendakariaz gain, Sahara taldeartekoko kideak ere izan dira ekitaldian.
Saharako haurrak Eusko Legebiltzarrean Jaitsi

Bakartxo Tejeriak harrera egin die Kuartangoko Bakeleku Araba aterpetxean dauden 20 haurrei.

Saharako ordezkaritzari dagokionez, Brahim Abdelfatah etorri da Legebiltzarrera, Frente Polisarioko ordezkaria da eta Oporrak Bakean programako arduraduna EAEn.