2017 eka 26

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak jaso du "Ahanzturatik ateratzen" txostena Balorazio Batzordeko kideen eskutik

Balorazio Batzordearen txostena da, Euskal Autonomia Erkidegoan 1960tik 1978ra bitartean motibazio politikoko testuinguruan gertatutako giza eskubideen urraketei eta bestelako sufrimendu bidegabeei buruzkoa.
Motibazio politikoko Giza Eskubideen urraketen Balorazio Batzordea Jaitsi

Alvaro Gil Robles, Carlos Martin Beristain, Sabino Ormazabal, Jose Antonio Pérez, Monika Hernando eta Aintzane Ezenarro izan dira txostena aurkeztu dutenak.

Txostena eman ostean, egileak elkartu dira Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordeko kideekin.