2019 eka 04

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak harrera egin dio Kataluniako Parlamentuko presidenteari

Gaur Kataluniako Parlamentuaren presidente Roger Torrenti eskainitako harreran, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakarko Tejeriak, mahaikideekin lagunduta, bereganatu ditu Agirre lehendakariaren hitzak "Beti Kataluniarekin". Beste alde batetik, Torrent presidenteak "elkarrizketa politikoa" aldarrikatu du "gatazkak konpontzeko tresnarik onena bezala"..

Hitz hauek "ezin hobeto islatzen baitituzte Kataluniako herria eta Euskal Herria historian zehar batu izan gaituzten eta batzen gaituzten adiskidetasun eta konplizitate lotura estuak”.

Bakartxo Tejeriak Agirre lehendakaria eta Companys presidentearen arteko “harreman estua” aipatu du, “bi herrien arteko anaitasun adibide ezin hobea baita”; eta aniztasun hori “haien hitzetan eta egintzetan islatzen da”. Horren harira, Jose Antonio Agirrek berak, Companys exekutatu eta lau urtera, idatzi zuena gogora ekarri du: "Kataluniako presidentea, Companys jauna, mendian barna abiatu zen, erbestera bidean. Eta ni haren ondoan. Haren aberriaren azken orduetan ondoan izango ninduela agindu nion, eta nire hitza bete nuen". Tejeriak ere azpimarratu du, Agirre lehendakariak, bi urte lehenago, 1936ko uztailean, "Kataluniako askatasunaren kausa euskal askatasunaren kausa zela" aldarrikatu zuela.

Bigarren legegintzaldian Kataluniako Parlamentuko presidentea izan zen Miquel Coll i Alentornen Eusko Legebiltzarraren ohorezko liburuan idatzitako sinadura -"bere desio zintzo eta sutsuenak Euzkadiren anaitasun eta askatasunezko etorkizunaren alde eta gure herrien arteko adiskidetasun sentimenduak etengabe handitzearen alde”- gogorarazi ondoren, Eusko Legebiltzarreko presidenteak aldarrikatu du “hiru hamarkada geroago, adiskidetasun-sentimenduak areagotuz doazela”.

“Hori guztia dela eta, ohore eta plazer bat da guretzat gaur, hemen, Eusko Legebiltzarrean, Kataluniako Parlamentuko ordezkari nagusiari harrera egitea; eta ziur nago bisita honek gure herrien eta parlamentuen, Kataluniakoaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremana indartzen lagunduko duela”, bukatu du.

Torrent presidenteak "elkarrizketa politikoa" aldarrikatu du "gatazkak konpontzeko tresnarik onena bezala".

Roger Torrent presidenteak bere hitzaldia hasi du bere "esker on zintzoa" erakutsiz Eusko Legebiltzarreko lehendakariari eta mahaikideei egindako harreragatik. Torrentek gogora ekarri duenez, "Urrutitik datozen harreman historiko sakonek batzen gaituzte, gure herrien arteko errespetuan oinarrituta eraiki direnak", eta lotura horiek etorkizunean mantenduko direla uste du.

Presidenteak "hitzaren egoitz, elkarrizketaren tempu" bezala definitu ditu parlamentuak. "Hau da gaur eta beti aldarrikatzen duguna: gatazkak konpontzeko tresnarik onena da elkarrizketa politikoa", gaineratu du. Ildo horretan, Torrentek azpimarratu du "hitza erakundeen arteko funtsezko elementutzat" jo behar dela, eta "herritarren hitza errespetatzea" aldarrikatu du, "herritarrek hautestontzietan adierazitako borondateari errespetua, Kataluniako gizartearen gehiengoak eskatzen duena delako"

Kataluniako parlamentuko presidenteak senyera bat, Kataluniako bandera nazionala, eman du opari (edizio berezi, mugatu eta zenbatutakoaren hirurogeita hamabost zenbakia duena). Tejeria lehendakariak Nestor Basterretxeak egindako eskultura eta Euskal Ganberako osoko bilkuraren buru den Legebiltzarreko sinboloaren kopia eman dio Torrent presidenteari.