2018 aza 02

Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordekideak parte hartzen ari dira Mar de Platan egiten ari diren Euskal Aste Nazionaleko ekitaldietan

Bilera instituzionalak izan ondoren, bidaiaren bigarren partea da

Asteazkena | Urriak 31

11:00 Javier Ederra FEVAko presidentearekin bilera (Federación de Entidades Vasco Argentinas).

20:00 Akelarre eta Beti Alai taldeen eskutik gau-ekitaldi artistikoa  ( Denak Bat - Mar del Plata Euzko Etxea)

Osteguna | Azaroak 1

16:00  Roberto Pennisiren eskutik immigrazioaren eta lanaren kulturaren inguruko dokumentalaren emanaldia.

18:00  Gernikako Arbolari eta San Martín Jeneralari omenaldia, lore eskaintza eta dantzariekin ohorezko guardia.

Ostirala | Azaroak 2

19:00 Musika tailerra

20:00  . Euskal Aste Nazionalaren inaugurazioa: Txupinazoa, banderak jasotzea, aurreskua eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Jaunaren mintzaldia.

21:00  Elkarrekin tokiko taldearen eta Euskal Herriko Huntza taldearen eskutik errezitaldia.

Larunbata | Azaroak 3

10:00  FEVArekin bilera. 

11:30 Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Jaun Txit Gorenaren hitzaldia. 

14:30 Mintzodromoa. Euskarari eskainitako espazioa. 

16:30 Danbor, barril, dantzari eta laguntzaileen elkarretaratzea Euzko Etxearen aitzinean.

17:00 Radio Cityr antzokiraino kalejira eta danborrada.

18:00 Gau-ekitaldi artistikoa

21:00 Elkarrekin tokiko taldearen eta Euskal Herriko Huntza taldearen eskutik errezitaldia.

Igandea | Azaroak 4

10:00  Euskal immigranteei omenaldia eta lore eskaintza.  Banderadunaren eskutik bedeinkapena eta Ohorezko Guardia.

11:00 Delegazio guztien dantzen erakustaldiak..

13:00 2018ko Euskal Aste Nazionalaren amaiera oturuntza, Eusko Jaurlaritzako agintarien, Probintziako Gobernuaren, Gobernu Komunalaren, delegazioen,kanpoko eta bertako gonbidatuen, bazkide eta lagunen parte hartzearekin.