2020 urt 23

Eusko Legebiltzarreko Biztanleria eta Garapeneko eta sexu- eta ugalketa-osasuneko taldeko kideak El Salvadorrera joan dira, diputatuekin eta gizarte zibilarekin lan-bilerak egiteko urtarrilaren 23tik 28ra

Eusko Legebiltzarreko ordezkariek sexu heziketaren eta sexu eta ugalketa eskubideen alde egiten dute El Salvadorren
Hainbat diputatuekin aldebiko bilerak Jaitsi

Nairobiko azken goi bileran El Salvadorreko Asanblea Nazionaleko legegileekin eta gizarte zibileko ordezkariekin batera egindako lanaren ondoren, El Salvadorren sexu eskubideen agendan laguntzeko plan bat diseinatu da.

El Salvador abortuaren erabateko penalizazioa ezarrita duen Latinoamerikako eta Karibeko sei herrialdeetako bat da, eta, gainera, haurdunaldien indize altua du neskato eta nerabeetan.

Bidaia honen bidez bultzatu nahi da Euskadiko eta El Salvadorreko legebiltzarkideen eta hainbat alderdi politikotako kideen arteko elkartrukea eta hausnarketa, biztanleriari eta garapenari buruzko gaiei ikuspegi integral batetik eta Giza Eskubideen ikuspegitik heltzeko.