2019 abe 03

Araba ESIko mantentze-lanetako langileek eta GaituzSport fundazioko ordezkariek Osasun Batzordean agerraldia egingo dute

Agerraldien ondoren eztabaidatuko dute Durangoko etenik gabeko arretagunean erizain-kopuru egokia jartzeari buruz eta EAErako Alzheimerraren gaineko plan integral bat egiteari buruz
José Santiago Toledo- Sebastian Cobo Jaitsi
Gai-zerrenda:
- Araba ESIko mantentze-lanetako langileen ordezkarien agerraldia, Batzordeak eskatuta, azaltzeko ARABA ESIko mantenimendu-langileen jarrera, mantenimendu-lanak pribatizatzeko arriskuaren harira. (11\10\06\03\00756)
- GaituzSport fundazioko ordezkarien agerraldia, Batzordeak eskatuta, azal dezaten jarduera fisikoaren bidez inklusioa lortzeko egiten duten lana. (11\10\06\03\00744)
- Legez besteko proposamena, Euskal Talde Popularra talde parlamentarioak egindakoa, Durangoko etenik gabeko arretagunean erizain-kopuru egokia jartzeari buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00632)
- Legez besteko proposamena, Euskal Talde Popularra talde parlamentarioak egindakoa, Euskal Autonomia Erkidegorako Alzheimerraren gaineko plan integral bat egiteari buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00641)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago