2017 eka 16

Kontroleko osoko bilkura

19 gai eztertuko dituzte, galderak eta interpelazioak
Kontrolerako Osoko Bilkura Jaitsi

1. Galdera, Garbiñe Mendizabal Mendizabal Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari egina, euskararen eta kulturaren erabilera sustatzeari buruz. (11\10\05\01\0151)
2. Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Legebiltzarreko sarreragunean herritarren hizkuntza-eskubideak urratzeari buruz. (11\10\05\01\0146)
3. Galdera, Jon Hernández Hidalgo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako sailburu andreak Euskadin bizitza duina izateko zenbateko ekonomiko nahikoaz egin dituen adierazpenei buruz. (11\10\05\01\0140)
4. Galdera, Alexia Castelo de Sa Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Lan eta Justiziako sailburuari egina, Euskal Autonomia Erkidegoko familia-elkarguneek ematen duten zerbitzua hobetzeko hartu beharreko neurriei buruz. (11\10\05\01\0148)
5. Galdera, Alfonso Alonso Aranegui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, koordinazio politikoari buruz. (11\10\05\01\0147)
6. Interpelazioa, Maddalen Iriarte Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Katalunian datozen hileotan sortuko den egoera berriaren inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. (11\10\04\01\0067)
7. Interpelazioa, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, hegoaldeko tren-saihesbidearen inpaktuari eta beste tren-azpiegitura batzuekiko konektibitateari buruz. (11\10\04\01\0065)
8. Interpelazioa, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, Gasteizko hegoaldeko tranbia zabaltzeko proiektuari buruz. (11\10\04\01\0069)
9. Galdera, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, Arasur plataforma logistikoaren bideragarritasunari buruz. (11\10\05\01\0142)
10. Galdera, Mikel Otero Gabirondo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, Gasteizko udalerrian gasa bilatzeko tramitatzen ari den Armentia-2 putzuaren inguruan. (11\10\05\01\0143)
11. Interpelazioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, DSBEaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erreformaren atzerapenari buruz. (11\10\04\01\0068)
12. Galdera, Nerea Kortajarena Ibañez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, BetiON zerbitzuan eman diren zenbait aldaketaren ondorioz telelaguntza zerbitzuko 105 langileek iragarri dituzten lanuzteen inguruan. (11\10\05\01\0139)
13. Interpelazioa, Miren Larrion Ruiz de Gauna EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, UPV/EHUk ikerkuntza-arloan planteatu dituen baliabide ekonomiko zein bestelakoen beharren inguruan Hezkuntza Sailak dituen asmoez. (11\10\04\01\0066)
14. Galdera, Cristina Macazaga Sáenz Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Hezkuntzako sailburuordeak unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendarien izendapena urtebetez luzatzeko eman zuen 2017ko otsailaren 21eko ebazpenari buruz. (11\10\05\01\0091)
15. Galdera, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, ESS-Bilbao egitasmoaren inguruan 2017ko apirilaren 27an burutu zen Legebiltzarreko osoko bilkuran hartutako erabakiaz. (11\10\05\01\0149)
16. Galdera, Eukene Arana Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, eskola mistoaren eredutik genero-indarkeriari aurre hartuko dion hezkidetzaren bidezko eskolaren eredura eraldatzeari buruz. (11\10\05\01\0150)
17. Galdera, Borja Sémper Pascual Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Euskal Herriko UPV/EHU unibertsitate publikoak Espainiako unibertsitateen arteko rankingean duen lekuari buruz. (11\10\05\01\0152)
18. Galdera, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, ertzainei armak eramateko posibilitatea mugatzeari buruz. (11\10\05\01\0144)
19. Galdera, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Ertzaintzari egindako omenaldi-ekitaldiari buruz. (11\10\05\01\0145)

 

Transkripzioa

Kanpoko lotura: Informazio gehiago