2019 mai 03

Kontroleko osoko bilkura

9:30ean hasiko da
Kontroleko osoko bilkura Jaitsi

Gai-zerrenda:
1. Galdera, Aitor Urrutia Oianguren Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari egina, "Eskozia 2019" programari buruz. (11\10\05\01\00578)
2. Galdera, Maddalen Iriarte Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, hauteskundeen osteko egoera politikoari buruz. (11\10\05\01\00577)
3. Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskadiko egoera politikoari, ekonomikoari eta sozialari buruz. (11\10\05\01\00580)

4. Galdera, Eneko Andueza Lorenzo Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari egina, Etxebizitza Sailak egoera txarrenean dauden kolektiboentzako alokairua sustatzeko dituen aurreikuspenei buruz. (11\10\05\01\00575)
5. puntua erretiratua: Galdera, Alfonso Alonso Aranegui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, erreformen egutegiaren betetze-mailari buruz. (11\10\05\01\00584) (14. puntua bosgarren puntu gisa tramitatuko da)
6. Interpelazioa, Eva Lopez de Arroyabe Saez de Maturana EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, despopulazioari aurre egiteko neurriei buruz. (11\10\04\01\00226)
7. Galdera, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, udaltzaingoetako postuak betetzeko egindako deialdiari buruz. (11\10\05\01\00541)
8. Interpelazioa, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, Euskaltelen eta beste enpresa estrategikoen lurralde-atxikimendua bermatzeko inbertsio-funts publikoak erabiltzeari buruz. (11\10\04\01\00224)
9. Interpelazioa, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako garapen sozioekonomikoari buruz. (11\10\04\01\00227)
10. Galdera, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak "Arabako Errioxa" markaren prestigioari ezetz esateko eta haren ordez "Euskadi" marka erabiltzeko hartutako erabakiaren gainean. (11\10\05\01\00574)
11. Galdera, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari egina, Donostia-San Sebastián-eko hirigintzako espekulazioari buruz. (11\10\05\01\00583)
12. Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, adineko pertsonentzako egoitzetako farmazia arautzen duen 29/2019 Dekretuaren gainean Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko farmazialarien elkargo ofizialek dituzten diferentziei buruz. (11\10\05\01\00557)
13. Galdera, Juan Luis Uria Serrano Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osasun Sailean osasun arloko desberdintasunen aurkako plan espezifikorik izateari buruz. (11\10\05\01\00581)
14. Galdera, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari egina, 2019ko ekitaldirako aurrekontu eguneratua exekutatzeko irizpideei buruz. (11\10\05\01\00585)
15. Interpelazioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren gai-zerrendatik ETA banda terroristari buruzko edozein aipamen kentzearen gainean. (11\10\04\01\00225)
16. Interpelazioa, Javier Ruiz de Arbulo Cerio Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Ertzaintzaren ibilgailuak berritzeari buruz. (11\10\04\01\00228)
17. Galdera, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, foam jaurtigaiek eragiten dituzten kalteei buruz. (11\10\05\01\00579)
18. Galdera, Maider Otamendi Tolosa EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Lan eta Justiziako sailburuari egina, Pasaiako Portu Agintaritzako lan-gatazka konpontzeko Osalanen bitartekaritzari buruz. (11\10\05\01\00572)
19. Galdera, Jon Hernández Hidalgo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Lan eta Justiziako sailburuari egina, bitartekaritza judizialaren zerbitzuko langileen lan-eskubideak ez betetzeari buruz. (11\10\05\01\00582)

Kanpoko lotura: Informazio gehiago