2019 aza 29

Kontroleko osoko bilkura

9:30ean hasiko da
Kontroleko osoko bilkura Jaitsi

Gai zerrenda:
1. Galdera, Mikel Arruabarrena Azpitarte Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Ogasun eta Ekonomiako sailburuari egina, Euskadik 2020an onartutako aurrekontuak izatearen garrantziari buruz. (11\10\05\01\00688)
2. Galdera, Jasone Agirre Garitaonandia EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Espainiako futbol-selekzioak San Mames Barrian jokatuko dituen partidei buruz. (11\10\05\01\00685)
3. Galdera, Julen Bollain Urbieta Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, hizkuntza-politikari buruz. (11\10\05\01\00680)
4. Galdera, Susana Corcuera Leunda Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari egina, berrikuntza teknologikoari laguntzearen bidez Euskadiko turismoenpresen lehiakortasuna hobetzea bultzatzeko bideratu diren jarduerei buruz. (11\10\05\01\00684)
5. Galdera, Alfonso Alonso Aranegui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, estatus berriari buruz. (11\10\05\01\00690)
6. Interpelazioa, Mikel Otero Gabirondo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, aurrekontuetan klimaren aldaketaren kontrako ekintzan aurrera egiteko dauden partiden inguruan. (11\10\04\01\00266)
7. Interpelazioa, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, Plentziako portuaren eta itsasadarraren berrantolaketa polemikoari buruz. (11\10\04\01\00268)
8. Interpelazioa, Nerea Kortajarena Ibañez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, EAEn gizarte-kohesioan ematen ari den atzerakadari buruz. (11\10\04\01\00265)
9. Galdera, Yahcov Ruiz Chico Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, gizarte-zerbitzuen euskal sisteman itun sozialaren araubidea eta hitzarmenak arautzen dituen dekretuari buruz. (11\10\05\01\00678)
10. Galdera, Josu Estarrona Elizondo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, gazteen prekarietateari aurre egiteko neurri berrien inguruan. (11\10\05\01\00689)
11. Interpelazioa, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari egina, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea uraren kanona arautzeari dagokionean aldatzeari buruz. (11\10\04\01\00264)
12. Galdera, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari egina, Madrilgo Gobernuak Establezimendu Komertzial Handien Lurralde Antolamenduari buruzko Legea Auzitegi Konstituzionalera eramateko abiatu duen ekimenaren aurrean Jaurlaritzak izango duen jarrerari buruz. (11\10\05\01\00686)
13. Galdera, Iñigo Martínez Zatón Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Basurtu-Bilbao ESIko La Merced-eko Osasun Etxean arreta antolatzeko programatu diren aldaketei buruz. (11\10\05\01\00681)
14. Galdera, Cristina Macazaga Sáenz Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Neurokirurgiako lan-eskaintza publikoaren ikerketa zabaltzeari buruz. (11\10\05\01\00682)
15. Galdera, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Zanbranako osasun-etxeari buruz. (11\10\05\01\00683)

16. Galdera, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari egina, turismoak Araban izandako datu negatiboei buruz. (11\10\05\01\00679)
17. Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari egina, Euskararen erabilerari buruzko dekretuaren kontrako mehatxuei buruz. (11\10\05\01\00687)
18. Interpelazioa, Javier Ruiz de Arbulo Cerio Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Ertzaintzaren eraginkortasuna hobetzeko politikei buruz. (11\10\04\01\00269)
19. Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Lan eta Justiziako sailburuari egina, gizarte-ekonomiaren plan estrategikoa egiteari buruz. (11\10\05\01\00676)

Kanpoko lotura: Informazio gehiago