2017 eka 15

Ohiko osoko bilkura

Bost gai eztabaidatuko dituzte, hirugarren puntua beste baterako utzita izan ondoren.
Ohiko Osoko Bilkura Jaitsi

1. Mozioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, haur-gizeneriaren prebentziorako plana egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0019)
EA-NV, EH Bildu, EP, SV-ES eta PV-ETP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.

2. Lege-proposamen hauek batera aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena hartzea:
- Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde parlamentarioek egindako lege-proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketari buruz. (11\09\02\02\0009)
- EH Bildu talde parlamentarioak egindako lege-proposamena, Lanbide Heziketari buruz. (11\09\02\02\0010)
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeen lege-proposamena aintzat hartzea onetsi da.

3. BESTE BATERAKO UTZIA

4. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Lan eta Justizia Batzordean, espetxe-politikaren transferentzia dela eta, egungo egoera aztertu eta proposamenak egiteko ponentzia bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0157)
Ezetsi egin da.

5. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, bizitegi-bazterketa egoeran dauden pertsonen erroldatzeari eta eskubideetara irispidea izateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0137)
EA-NV, EH Bildu, EP eta SV-ES taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.

6. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, euskararen irakaskuntzaren ebaluaziotik salbuesteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0174)

Ezetsi egin da.

 

Transkripzioa                           Akordioak

Kanpoko lotura: Informazio gehiago