2017 eka 22

Ohiko osoko bilkura

Lau puntu eztabaidatuko dituzte
Osoko bilkura Jaitsi

1. Euskal Talde Parlamentario Popularrak aurka egiteko aurkeztutako proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiek sinatutako lankidetza-hitzarmen honi dagokionez: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko hezkuntza-programa garatzeko. Proposamenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\18\01\00\0006)

Aurka egiteko proposamena ezetsi egin da.

2. Honako ekimen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:
- EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Itelazpi eta kaltetutako erakundeen arteko akordioa erdiesteari buruz. (11\11\02\01\0178)
- Mozioa, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Arabako administrazio-batzarren titulartasuneko mendietan kokaturiko komunikazio-zentroen instalazioengatik, zeinek ez duten hor kokatzeko baimenik, ordaindu beharreko kanona dela-eta Itelazpi SA eta administrazio-batzarren artean sortu den gatazkari buruz. (11\11\03\00\0020)

EA-NV, EH Bildu, EP eta SV-ES taldeeklegez besteko proposamenari egindako erdibideko zuzenketa onetsi da.

Mozioa erretiratu egin da

3. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, bazterketa, jazarpen eta bortizkeria LGTBQIfobikoari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0181)

EA-NV, EH Bildu, EP, SV-ES eta PV-ETP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.

4. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos talde parlamentarioek egindako legez besteko proposamena, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren aldaketa eteteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0129)

EA-NV, EH Bildu, EP eta SV-ES taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.

 

Akordioak                  Transkripzioa

Kanpoko lotura: Informazio gehiago