2017 eka 29

Ohiko osoko bilkura

Eztabaidatuko dute, beste gaien artean, hegoaldeko tren-saihesbidearen inguruan, erabilera turistikoko etxebizitzez eta DSBEri buruz
Ohiko Osoko Bilkura Jaitsi

1. Amiantoaren biktimentzat konpentsazio-funts bat sortzeari buruzko Gorte Nagusietarako ekimena Diputatuen Kongresuan aurkeztuko duen Eusko Legebiltzarraren ordezkaritza izendatzea. (11\17\00\00\0001)
Honako hauek izendatu dira:

Eba Blanco de Angulo and.

Jon Aiartza Zallo jn.

Sánchez Martín and.

2. Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaritza-kontseiluko kideen izendapena. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\07\25\0001)

Hautatu dira Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaritza-kontseiluko kideak

3. Mozioa, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Gasteizko hegoaldean tranbia zabaltzeko proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0022)

Ezetsi egin da.

4. Mozioa, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, hegoaldeko tren-saihesbidearen inpaktuari eta beste tren-azpiegitura batzuekiko konektibitateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0023)

EA-NV, SV-ES eta PVE-TP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.

5. Mozioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, DSBEaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erreformaren atzerapenari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0024)
EA-NV, EH Bildu, EP eta SV-ES taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.

6. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, gaitz larriak dituzten presoen askatasuna galdegiteko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0179)
EA-NV, SV-ES eta EH Bildu taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.

7. Mozioa, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, erabilera turistikoko etxebizitzen eta erabilera turistikoko etxebizitza partikularretako logeletako ostatuen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0021)
EA-NV, SV-ES eta EH Bildu taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.

8. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, ustelkeriaren aurkako Euskadiko borrokari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0186)

EA-NV eta SV-ES taldeek aurkeztutako zuzenketa onetsi da.

Akordioak

Transkripzioak

Kanpoko lotura: Informazio gehiago