2019 eka 06

Ohiko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean

Osoko bilkura Ambazoniako gatazkari buruzko adierazpen instituzional baten irakurketarekin amaitu da
Ohiko osoko bilkura Jaitsi

Gai-zerrenda:

1. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, kontziliazio eta erantzunkidetasun politika berriak zehaztuko dituen lau urterako plan berezitu bat Legebiltzarrera ekartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(11\11\02\01\00539)
2. Mozioa, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako garapen sozioekonomikoari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00133)
3. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, minbizia duten Euskadiko paziente pediatrikoentzako arretari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00568)
4. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskaltelen egoera larriaren aurrean hartu beharreko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00579)
5. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos talde parlamentarioek egindako legez besteko proposamena, enpresek atzerrian eragiten dituzten inpaktuak ebaluatzeko zentro bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00406)
6. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, erabilera publikoko mendietan kokatuta dauden eta Itelazpi SAk kudeatzen dituen telekomunikazio-zentroak arautzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00588)

Kanpoko lotura: Informazio gehiago