2019 ira 26

Ohiko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean

Bilkura 9:30ean hasi da, aurretik, Bozeramaileen Batzarrak bilera egin du
Ohiko osoko bilkura Jaitsi

Gai-zerrenda:

1. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Maitane Ipiñazar Miranda, Miren Gallástegui Oyarzábal, Ander Rodriguez Lejarza, Diana Urrea Herrera eta Ibon San Saturnino Murua legebiltzarkideen bateragarritasun-egoeraren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\01\01\00\00086), (11\01\01\00\00087), (11\01\01\00\00088), (11\01\01\00\00089), (11\01\01\00\00090)

 

2. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Euskal Irrati-Telebista herri-erakundeko Administrazio Kontseiluko hautagaiaren bateragarritasun-egoeraren gainean egina. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, kontseilu horretako kidea izendatzea. (11\11\07\03\00001)

 

3. Mozioa, Mikel Otero Gabirondo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, berotegi-efektua eragiten duten gasen bilakaerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00144)

 

4. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, euskal eskola publikoan eskolaratzeko eskubidea bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00310)

5. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, Bilboko Zabalburu ikastetxeko Logistika eta Garraioa zikloan A eredua bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00608)

 

6. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, gizarte-ekimeneko ikastetxeen auziaren aurrean Hezkuntza Sailak gidaritza hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00590)

 

7. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, kirolean emakumeen eta gizonen artean dagoen arrakalari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00611)

 

8. Beste baterako utzi da: Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, saltegiak modernizatzeko laguntza-programarako arauak ezarri eta 2019ko ekitaldirako deialdia egiten duen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko maiatzaren 14ko Aginduan farmaziak kanpoan uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00143)

 

Kanpoko lotura: Informazio gehiago