2019 urr 31

Ohiko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean

Txileko egungo egoerari buruzko adierazpen instituzionalaren irakurketarekin amaitu da osoko bilkura

Gai-zerrenda:
1. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, familia monomarentalek sufri ditzaketen pobrezia-egoerak ekiditeko neurriak hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00627)

EA-NV eta SV-ES taldeen osoko zuzenketa onetsi da.


2. Mozioa, Tinixara Guanche Suárez Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, euskal herritarren bizi-baldintzak hobetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00145)

EA-NV eta SV-ES taldeen osoko zuzenketa onetsi da.


3. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzaren 28. promozioko izangai-praktiketako funtzionarioek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian formakuntza-ikastaroa egin bitartean dituzten baldintzei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00631)

EA-NV eta SV-ES taldeen osoko zuzenketa onetsi da.


4. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, garapenerako euskal lankidetzaren garrantziari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00628)

EA-NV eta SV-ES taldeen osoko zuzenketa onetsi da.


5. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos talde parlamentarioek egindako legez besteko proposamena, Ulia eta Jaizkibelgo itsas-ingurunearen babesa bultzatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00609)

EH Bildu eta EP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketaren bozketetan berdinketa izanda, hurrengo osoko bilkuran erabakiko da.

 

Transkripzioa          Erabakiak

Kanpoko lotura: Informazio gehiago