2018 ots 01

Eusko Legebiltzarreko ohiko osoko bilkura

Bilkura hasteko Gregorio Ordoñez jaunari omenaldi-ekitaldia egin dute
Ordoñezi omenaldia Jaitsi

Gai-zerrenda:


1. Mozioa, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Bidebieta instituturako Hezkuntza Sailak duen egitasmoari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0053)
EA-NV eta SV-ES taldeen osoko zuzenketa onetsi da.

2. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, genero-desberdintasunari eta lan-merkatuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0246)
EA-NV, EH Bildu, EP eta SV-ES taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.

3. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako artxibo historiko probintzialen kudeaketa dagokien lurralde historikoei eskualdatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0293)
EA-NV eta SV-ES taldeen osoko zuzenketa onetsi da.

ERRETIRATUA 4. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskal Diasporaren Eguna izendatzearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0292)

5. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, euskal enpresei emandako finantzazioaren gardentasunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0275)

EA-NV eta SV-ES taldeen osoko zuzenketa onetsi da.

 

Transkripzioa            Akordioak

Kanpoko lotura: Informazio gehiago