2019 mai 02

Ohiko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean

9:30ean hasiko da
Gai-zerrenda:
1. Irakurraldi bakarreko prozeduraz Euzko Abertzaleak, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta Euskal Sozialistak talde parlamentarioek egindako Estatuko Gorte Nagusietarako lege-ekimena baliatzeko lege-proposamena, amiantoaren biktimentzat konpentsazio-funts bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\17\00\00\00002)
2. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako lege-proposamena, erretiro aurreratua hartu duten irakasleek 2012ko urtarrilaren 1etik egun arte kalte-ordainak jasotzearen etetea kentzeari buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\02\02\00034)
3. Mozioa, Julen Bollain Urbieta Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, gazteentzako politikei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00131)
4. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, euskal merkataritza txikia suspertzeko larrialdiko neurri bereziak hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00571)
5. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Aiaraldea errekuperatzeko eta suspertzeko ponentzia sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00507)
6. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, tokiko eta hurbileko merkataritza sustatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00563)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago