2018 ira 27

Ohiko osoko bilkura gaur Eusko Legebiltzarrean

Saioa hastean minutu bateko isilunea gorde da eta Maguette Mbeugou andrearen heriotza gaitzesteko adierazpen instituzionala irakurri da
Minutu bateko isilunea Jaitsi

Gai-zerrenda:
- Aldez aurreko gaia: Behin betiko ebaztea ekainaren 28ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz, Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamenari dagokionez, EITBko zuzendari nagusiari buruz. (11\11\02\01\00360)


1. Euzko Abertzaleak, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, Euskal Sozialistak eta Euskal Talde Popularra talde parlamentarioek egindako legez besteko proposamena, enpresa-eredu inklusibo parte-hartzaile bat sustatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00400)


2. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, lan- eta eskola-ordutegiak harmonizatzeko beharrezkoa den prozesua egiteko azterketa bat egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00423)


3. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, "De Miguel auziari" buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00336)


4. Mozioa, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, nekazaritzako elikagaien euskal arloaren eta horrek Agenda 2030ari eta garapen jasangarrirako helburuei egin diezaiekeen ekarpen efizientearen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00092)

 

Gai-gai zerrendako azken puntua bukatu ondoren, Eusko Legebiltzarreko lehendakariak bi adierazpen instituzional irakurri ditu:

- Eusko Legebiltzarraren adierazpen ¡nstituzionala Euskaitzaindiaren sorreraren 100. urteurrenean

- Kolonbiako Bake Prozesua Babesteko Taldeartekoak baikor hartzen du ELK-k 6 pertsona aske utzi izana eta gobernuarekin elkarrizketa berriz hastea espero du

Kanpoko lotura: Informazio gehiago