2018 aza 22

Ohiko osoko bilkura gaur Eusko Legebiltzarrean

Osoko bilkura hasi aurretik, minutu bateko isilunea egingo da GALek eraildako Santiago Brouard legebiltzarkide ohia gogoratzeko
Ohiko osoko bilkura Jaitsi

Gai-zerrenda:
1. EH Bildu talde parlamentarioak egindako lege-proposamena, euskara jakiteko eskubidea bermatzeko. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\02\02\00025)

2. Mozioa, Eba Blanco de Angulo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Gipuzkoako eta Arabako Emergentziak-Osakidetzaren zentro koordinatzaileak Bizkaira eramateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00103)
3. Mozioa, Eukene Arana Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, indarkeria matxistei eta adineko emakumeei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00104)
4. Erretiratua: Mozioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, 2016-2017ko LEPeko irregulartasunei buruz eta Osakidetzako eta Osasun Saileko azken gertaerei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00105)
5. Mozioa, Javier Ruiz de Arbulo Cerio Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, ekarpenen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00107)
6. Honako legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:
- Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Cuelgamuroseko haranaren etorkizunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00430)
- EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Erorien Haranean bidegabeki ehortzita dauden euskal jatorriko pertsonak Euskal Herriratzeko. (11\11\02\01\00431)

Kanpoko lotura: Más información