2019 ots 14

Ohiko osoko bilkura gaur Eusko Legebiltzarrean

2019ko ekitaldirako presako aurrekontu-neurrien hiru lege-proiektuez gain (diru sarrerak bermatzeko errentarena, lansariena eta hezkuntza arlokoa), eztabaidatuko da legegintzako herri-ekimena arautzen duen legearen aldaketa eta legez besteko proposamen hauek: botere judizialari buruzkoa, substantziarik gabeko adikzioei buruzkoa eta osasun-zentroetako familia-medikuen, pediatren eta erizainen kopuru egokiari buruzkoa
Ohiko osoko bilkura Jaitsi

Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia: Behin betiko ebaztea otsailaren 7ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz, Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamenari dagokionez, euskal hezkuntza-sisteman funts publikoekin sustengaturiko ikastetxe guztietan irakaskuntzaren doakotasuna bermatzeari buruz. (11\11\02\01\00306)
1. Lege-proiektua, diru-sarrerak bermatzeko errentaren arloan 2019ko ekitaldirako presako aurrekontu-neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\01\01\00007)
2. Lege-proiektua, lansarien arloan 2019ko ekitaldirako presako aurrekontu-neurriei eta luzapenaren beste alderdi batzuei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\01\01\00008)
3. Lege-proiektua, Hezkuntza alorrean 2019ko ekitaldirako presako aurrekontu-neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\01\01\00009)

4. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako lege-proposamena, legegintzako herri-ekimena arautzeari buruzko ekainaren 30eko 10/2016 Legea aldatzeko. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\02\02\00023)
5. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, botere judizialari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00488)
6. ERRETIRATUA: Legez besteko proposamena, Baso-suteen aurka prebenitzeko eta defendatzeko Euskal Autonomia Erkidegorako plan berezia egin beharrari buruz (11\11\02\01\00503)

7. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, substantziarik gabeko adikzioak aztertu eta aurre egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00460)
8. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Osakidetzaren osasun-zentroetako familia-medikuen, pediatren eta erizainen kopuru egokiari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00475)

Kanpoko lotura: Informazio gehiago