2019 mar 28

Ohiko osoko bilkura gaur Eusko Legebiltzarrean

9:30ean hasiko da

Gai-zerrenda:
1. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, euskal autogintza sektorearen etorkizuna aztertzeko eta sektorea sendotzeko politika publiko berriak proposatzeko ponentzia bat eratzearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00548)

EA-NV eta SV-ES taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.


2. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, lan-istripuak desagerrarazteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00438)

Jatorrizko testuaren 1. puntua onetsia.


3. Beste baterako utzi da: Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, hezkuntzako etapa guztietan (haurtzaindegia, haur-hezkuntza, lehen eta bigarren maila eta batxilergoa) I motako diabetesaren inguruan hartu beharreko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00551)


4. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, EAEko lurraldean 1.200 euroko gutxieneko soldata indarrean jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00521)

EA-NV eta SV-ES taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.


5. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza laikoa bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00373)

EA-NV eta SV-ES taldeen osoko zuzenketaren bozketan berdinketa izanda, hurrengo osoko bilkuran erabakiko da.

 

Transkripzioa          Akordioak

Kanpoko lotura: Informazio gehiago