2017 abe 21

Ohiko osoko bilkura izango da gaur Eusko Legebiltzarrean

Eztaidatuko dute ondorengo gaien inguruan: soldata igoerak, DBEa, SOS Deiak 112 zerbitzua, eskola-kirola eta indarkeria matxista.

Gai-zerrenda:
1. Mozioa, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, azken urteetan pairatutako soldaten jaitsieraren aurrean EAEko soldaten igoera orokorrari ekin beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0050)
Ezetsi egin da.
2. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, autonomoen kolektiboak DBE jasotzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0279)
EA-NV, EH Bildu, EP, SV-ES eta PV-ETP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.
3. Mozioa, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, SOS Deiak-112 larrialdi-deien arretarako zerbitzuaren esleipenari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0049)
Jatorrizko testuaren 1. eta 4. puntuak onetsi dira.
4. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, eskola-kirola hezkuntzaren baitan garai berrietara egokitzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0216)
EA-NV, SV-ES eta PV-ETP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.
5. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, indarkeria matxistei eta Segurtasun Sailari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0211)
EA-NV, EH Bildu, EP eta SV-ES taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.

Transkripzioak

Erabakiak

Kanpoko lotura: Informazio gehiago