2017 aza 30

Ohiko osoko bilkura Legebiltzarrean

Gaur aztertuko dituzten gaiak: dopinaren aurkako legea, euskal osasun-sistema, Petronor, pentsioak eta hezkuntza-arloko mahaia.

Gai-zerrenda:

 

1. Kiroleko Dopinaren aurkako Legea aldatzeko lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa. (11\09\01\00\0003)
Lege-proiektua Jaurlaritzari itzultzea ezetsi eginda.

2. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, euskal osasun-sisteman zehaztasuneko medikuntza izateari buruz. (11\11\03\00\0043)
EA-NV, EH Bildu, SV-ES eta PV-ETP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.

3. BESTE BATERAKO UTZI DA

4. Mozioa, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Petronorren jardunaren ingurumen-kontrolari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0046)
EA-NV, EP, SV-ES eta PV-ETP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.

 

5. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, pentsiodunek beren pentsio baxuak osatzeko duten eskubidearen inguruko komunikazio kanpaina bat martxan jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0241)
EA-NV, EH Bildu, EP eta SV-ES taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.

6. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, hezkuntza-arloko mahaian Hezkuntza Sailak eginiko proposamena egikaritu eta elkarrizketari bultzada eman beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0263)

EA-NV, SV-ES eta PV-ETP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da

Akordioak                  Transkripzioa

Kanpoko lotura: Informazio gehiago