2017 aza 10

Jakingurako ordezkariak Jakintza ikastolak dituen beharrez arituko dira

Hitz egingo dute, bestalde, landa-eremuetako eskola-garraioaz eta Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko legeaz
Jakingura Jaitsi
- Jakintza ikastolako Jakingura guraso-elkarteko ordezkarien agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak eta Cristina Macazaga Sáenz Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, batzordeak eskatuta, Jakintza ikastolaren egoera eta beharrak azaltzeko. (11\10\06\03\0243)
- Euskal Talde Parlamentario Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamena, landa-eremuetako ikasleentzat eskola-garraioa bermatzeari dagokionez Hezkuntza Sailak daraman politikari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0243)
- Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duen lege-proposamena. Aurkeztutako zuzenketak aztertzeko ponentzia bat eratzea eta, hala badagokio, kideak izendatzea. (11\09\02\02\0005)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago