2018 urr 15

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordea bildu da

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak informazioa emango du Aguraingo Aldanondo gaztandegiaren kiskalketak abelzaintza-sektorearentzat dituen ondorioez, gai honen inguruan legez besteko proposamena eztabaidatuko dute eta Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra erregulatzen duen Legea hirugarren aldiz aldatzen duen lege-proiektuaren ponentzia eratuko dute.
Arantxa Tapia Jaitsi
Gai-zerrenda:
- Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Populares Vascos - Euskal Talde Popularraren legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, informazioa emateko Aguraingo Aldanondo gaztandegiaren kiskalketak abelzaintza-sektorearentzat dituen ondorioez eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak egoera horren aurrean egindakoez.
- EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, Aldanondo gaztandegian gertatutako suaren ondorioei buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra erregulatzen duen Legea hirugarren aldiz aldatzen duen lege-proiektua. Aurkeztutako zuzenketak aztertzeko ponentzia eratzea eta, hala badagokio, kideak izendatzea
Kanpoko lotura: Informazio gehiago