2017 eka 27

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordearen bilera

Legez besteko proposamen bi aztertuko dituzte eta " Y-a: irtenbiderik gabeko atakan" txostenaren egileek agerraldia egingo dute.
Y-a: irtenbiderik gabeko atakan txostenaren inguruan Jaitsi

- EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, Txorierriko Euskotrenen zerbitzuaren gainean. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena (11\11\02\01\0136).
- Urtzi Ostolozaga, Nora Onaindia, David Hoyos eta Gorka Buenoren agerraldia, Mikel Otero Gabirondo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, batzordeak eskatuta, azalpenak emateko Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan txostenaren inguruan (11\10\06\03\0154).
- EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, Bilboko Zorrotza auzoan trenbide pasaguneak kendu eta trenbidea lurperatzeari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketei buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena (11\11\02\01\0161).

Kanpoko lotura: Informazio gehiago