2019 abe 11

Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordearen bilera

UPV/EHUko Lan Harremanen eta Gizarte Langintza Fakultateko irakaslea, Andrea de Vicente Arias irakaslearen eta ELA sindikatuko ordezkariaren agerraldia izan ondoren, doktore ez diren ikertzaileen soldata duintzeko hartu beharreko neurriei buruz ezbaidatuko dute
Andrea de Vicente Jaitsi

Gai-zerrenda:

-      UPV/EHUko Lan Harremanen eta Gizarte Langintza Fakultateko Andrea de Vicente Arias irakaslearen agerraldia, Batzordeak eskatuta, Josu Estarrona Elizondo EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, azalpenak emateko ekonomia uberizatuak sortutako eta sustatutako lan-prekarizazioari buruz.

-      ELA sindikatuko ordezkariaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Ander Rodriguez Lejarza EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, azalpenak eman ditzaten 126/2019 Dekretuak zainduen eta zaintzailengan izango dituen ondorioez.

-      Legez besteko proposamena, EH Bildu talde parlamentarioak egindakoa, Doktore ez diren ikertzaileen soldata duintzeko hartu beharreko neurriei buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena.

 

Kanpoko lotura: Informazio gehiago