2017 eka 19

Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoaren Batzordea bildu da.

Besteak beste, legez besteko proposamen bi eztabaidatuko dituzte eta agerraldira etorrriko da Ariñizko Administrazio Batzordeko lehendakaria.
Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoaren Batzordea Jaitsi
- EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, Ertzaintzaren 27. promozioaren LEPari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena (11\11\02\01\0154).
- EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, suhiltzaile bati ezarritako diziplina-espedienteari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena (11\11\02\01\0156).
- EH Bildu taldeko Julen Arzuaga Gumuzio legebiltzarkideak egindako agerraldi-eskaera, Segurtasuneko sailburuak Iñigo Cabacasen auzian ahozko epaiketa zabaltzen duen autoaren inguruko azalpenak eman ditzan. Agerraldi-eske horri buruzko behin betiko ebazpena (11\10\06\03\0114).
- Ariñizko Administrazio Batzordeko lehendakariaren agerraldia, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, batzordeak eskatuta, azaltzeko zer egoera planteatzen den Itelazpi SAk haren Administrazio Batzordean mendi publiko bat erabili eta okupatzeagatik (11\10\06\03\0102).
- Batzordeburutzaren proposamena, eskea egiteko eskubideari buruzko ponentzia bat sortzea erabakitzeko.
Kanpoko lotura: Informazio gehiago