2019 mar 27

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordearen bilera

Honako gai hauek eztabaidatuko dituzte: Goi Nerbioiko saneamendu-sistemaren exekuzioaren ez betetzea, lindanoaren kutsaduraren aurrean hartu beharreko ekimena eta Elizaren jabetzako eraikinen sozializazioa
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordea Jaitsi
Gai-zerrenda:
- EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, Goi Nerbioiko saneamendu-sistemaren exekuzioaren ez betetzearen inguruan. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00518)
- EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta Euskal Talde Popularra talde parlamentarioek aurkeztutako legez besteko proposamena, lindanoaren kutsaduraren aurrean hartu beharreko ekimenen inguruan. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00524)
- EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako legez besteko proposamena, Elizaren jabetzako eraikinen sozializazioari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00549)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago