2020 mai 15

Diputazio Iraunkorra bildu da

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren agerraldiaren ostean, legez besteko bi proposamen eztabaidatuko dira

SAIOAREN BIDEOAK IKUSTEKO

 

Gai-zerrenda:

1. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren agerraldia, berak eskatuta, COVID-19ak eragindako larrialdiak sortu duen egoeraren aurrean Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak hartutako neurri eta erabakien berri emateko. 

2. Lehenbailehen eztabaidatzeko Eba Blanco de Angulo, Josu Estarrona Elizondo, Maddalen Iriarte Okiñena, Rebeka Ubera Aranzeta eta Unai Urruzuno Urresti legebiltzarkideek egindako legez besteko proposamena, COVID-19aren larrialdiarengatik kaltetutako pertsonei gutxieneko dirusarrerak premiaz bermatzeari buruz.  

3. Lehenbailehen eztabaidatzeko Eba Blanco de Angulo, Josu Estarrona Elizondo, Maddalen Iriarte Okiñena, Rebeka Ubera Aranzeta eta Unai Urruzuno Urresti legebiltzarkideek egindako legez besteko proposamena, COVID-19aren krisiari aurre egiteko neurriek indarkeria matxista sufritzen duten emakumeen gainean izan ditzaketen eragin negatiboak kontuan hartzeari eta hauei irtenbidea bilatzeari buruz.

Kanpoko lotura: Informazio gehiago