2018 aza 16

Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat Taldeartekoaren ordezkari bat joan da "Sahara: territorio pendiente de descolonización" eztabaida jardunaldira

Diputatuen Kongresuan egiten ari diren jardunaldi hau Saharako Herriari Laguntzeko Europako Koordinakundeak (EUCOCOk) egingo duen 43. batzar nagusiaren aurretikoa da. Batzar nagusi hau, azaroak 16ko arratsaldean eta azaroak 17an egingo da Madrilen
Carmelo Barrio Jaitsi

Saharako Herriari Laguntzeko Europako Koordinakundearen (EUCOCO) 43. batzar nagusian parte hartuko dute Eusko Legebiltzarreko Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat Taldeartekoaren zenbait ordezkarik.

Bilkura hau aukera ona da estatuko eta beste autonomia batzuetako parlamentarioekin eztabaidatzeko baita eurodiputatu eta beste zenbait herrialdetako parlamentarioekin ere. Saharar Herriaren gaur egungo egoera aztertu egingo da eta egoera hori nola desblokeatu bilatuko da eta beharrezkoak diren ekimen politikoak sustatuz.