2017 uzt 17

Legebiltzarreko ordezkaritza bat Hondurasera joan da bertatik ikusteko giza eskubideen defendatzaileak babesteko programa

Ana Oregi (Batzordeburua), Amaia Arregi (Euzko Abertzaleak), Oihana Etxebarrieta (EH Bildu), Eukene Arana (Elkarrekin Podemos), Rafaela Romero (Euskal Sozialistak). Juana de Bengoetxea (Euskal Talde Popularra), eta legelaria joan dira Hondurasko giza eskubideen egoera behatu eta jarraipena egiteko. Bidaia berean doaz Eusko Jaurlaritzako eta hainbat elkartetako ordezkariak ere.
Honduraseko Kongresuko Giza Eskubideen batzordekideekin bilera Jaitsi

Bidaiaren helburua da bertatik bertara ikustea Eusko Jaurlaritzak abiarazitako programa giza eskubideen defendatzaileak, jaioterrian burutzen duten jarduera dela-eta beren bizia edota osotasun fisikoa arriskuan ikusten dutenak, babesteko. Programa horren bitartez, 2 pertsona egon ziren Euskal Autonomia Erkidegoan sei hilabetez. Programa Eusko Jaurlaritzako GGEE Zuzendaritzak finantzatua da eta CEAR-Euskadik koordinatzen du.

DELEGAZIOAK EGIN DUEN KOMUNIKATUA BIDAIA AMAITZEAN:http://www.hondurastierralibre.com/2017/07/comunicado-delegacion-vasca-de_21.html?m=1