2018 urr 09

Carme Forcadell bisitatu dute Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordearen zenbait ordezkarik

Bigarren jardunaldi honetan, batzordearen ordezkariek Mas d’Enric expetxea bisitatu dute Espetxe Zerbitzuetako zuzendariak, Amand Calderok, lagunduta
Mas d’Enric espetxea Jaitsi

Ekainaren 13an Giza Eskubide eta Berdintasun batzordeak erabaki zuen onestea 63/2018 Legez besteko Proposamena, zeinetan ebatzi zen Bassa eta Forcalell andreak eta Junqueras, Forn, Sánchez, Cuixart, Turull, Romeva eta Rull jaunak bisitatuko zituela Batzordeak.

Akordio hori betetzeko, Batzordearen ordezkaritza batek aurreikusita dauka ondorengo espetxeetan dauden pertsonak bisitatzea: Figueresen, Bassa andrea; Manresan, zazpi gizonezkoak; Tarragonan, Forcadell andrea.

Hauek dira Batzordeko ordezkaritza osatzen duten kideak: Ana Oregi, Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordearen lehendakaria, Iñigo Iturrate, Eusko Abertzaleak  talde parlamentarioaren ordezkaria, Jone Goirizelaia, EH Bildu talde parlamentarioaren ordezkaria eta Pili Zabala, Elkarrekin Podemos talde parlamentarioaren ordezkaria.

Bidaiaren programa:

URREIKUSITAKO AGENDA

Urriak 8, astelehena:

  • 12:00etan, Dolors Bassa-ri bisita

CP Puig de Les Basses

C/Raval Disseminat, 53 – Figueres

  • 16:00etan, Lledoners-en preso daudenak bisitatzea

CP Lledoners

Crta. C-55 de Manresa a Solsona, Sant Joan de Vilatorrada

Urriak 9, asteartea:

  • 10:00etan, Carme Forcadell-i bisita

CP Mas d’Enric

Travessia Comella Moro-15, El Catllar – Tarragona