Bakartxo Tejeria Otermin

Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria

Legebiltzarreko lehendakaria, Eusko Legebiltzarreko ordezkari gorena da. Lehendakariaren eginkizunik aipagarriena, Kamarako kide anitzeko organo azterkaria den Mahaia zuzentzea izanik, Legebiltzarraren lanak bide onetik bermatzea, eztabaida zuzentzea, eztabaidetan ordena zaintzea dira, besteak beste. Legebiltzar-buruari dagokio baita ere Erregelamendua betetzea eta betearaztea, zalantza kasuetan interpretatzea eta hutsuneetan osatzea.

Bakartxo Tejeria Otermin da Eusko Legebiltzarreko lehendakaria XI. legegintzaldian 2016ko urriaren 21ko eratze-bilkuran hautatuta izan ondoren. X. legegintzaldian Legebiltzarrreko lehendakaria jarduteko 2012ko azaroaren 20ko eratze-bilkuran hautatu zuten.

Bakartxo Tejeriaren curriculuma

Donostian jaio zen 1971ko martxoaren 28an. Haurtzaro eta gaztaroa Villabonan eman zituen; gaur egun Donostian bizi da. Ezkonduta dago eta lau seme-alaba ditu.

Ikasketak: Zuzenbidean lizentziatua EHUn.

Lanbide-ibilbidea: Abokatu gisa aritu da eta bake-epailea izan da.

Hizkuntzak: Euskara, gaztelania eta ingelesa.

Kargu publikoak:
Villabonako zinegotzia 1999tik 2003ra eta 2007tik 2011ra.
Villabonako alkatea 2003tik 2007ra.
Parlamentaria Eusko Legebiltzarrean 2001etik aurrera.

Legebiltzarreko jarduera