Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeak, 29. artikuluan esaten duen bezala, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen eginkizunak honako hauek izango dira:

  1. Hauteskundeetan zehar askatasun publikoak gauzatzen direla bermatzea.
  2. Autonomia Erkidegoko erakundeen eta Estatuan Autonomia Erkidegoko eremura mugatuta dauden erakundeen baitako komunikabide publikoetan tarteak dohainik erabiltzeko eskubidea ezartzea eta bermatzea, eta tarte horiek banatzea hausteskundeen prozesuan zehar.
  3. Lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeek egindako argibide-eskariez erabakitzea (behartze- indarrekoa izanik) eta bere eskumenekoak diren arloei buruzko jarraibideak ematea (derrigorrez betetzekoak izango dira).
  4. Lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeek hartutako erabakiak ezeztatzea, bere kabuz edozein unetan, edo interesatuak hala eskatuta lege honen 134. atalean aurreikusitako epeen barruan, erabaki horiek ez badatoz bat Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak hautes-kundeei buruzko legeriatik ateratako interpretazioaz.
  5. Hauteskundeei buruzko legeria ezartzea dela eta, interpretatzean lurralde historikoetan izango diren irizpideak bateratzea.
  6. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak proposatuta, hainbat eredu onartzea: eratzeagirienak, zenbaketen egiaztagirienak eta bilkura-agirienak, bai mahaietakoak nahiz lurralde historikoko hauteskunde- batzordeenak. Hautetsiak izendatzeko agiria ere onartuko du. Eredu horiek agirien kopiak berehala egin ahal izatea ahalbidetu beharko dute, autokopiatu egiten diren dokumentuen bidez edo antzeko beste jardunbide batzuen bidez.
  7. Hausteskundeetako mahaikideentzako argibideen eskuliburua aztertzea.
  8. Arau hauetan esaten denaz bat edo eskumena ematen dien beste edozein xedapenetan esandakoaz bat adierazitako kexu, erreklamazio edo errekurtsoez erabakitzea.
  9. Hauteskundeetako eragiketetan modu ofizialean parte hartzen duten pertsona guztien zigor-jurisdikzioa izatea.
  10. Sortzen diren arau-hausteak zuzentzea, baldin eta hori egiteko lana epaitegien esku utzi ez bada, eta egoki iritzitako isunak jartzea, 2.700 eurora arte, salbu eta lege honen 87.7, 132. Eta 132. sexies artikuluetan ezarritako kasuetan.
  11. Lege honen 12.2 atalak dioenaren arabera, hauteskundeak egin eta 100 egun igaro ondoren, ezintasunagatik, uko egiteagatik edo heriotzagatik bakanteren bat izaten bada, eusko legebiltzarki-deei izendapen-agiriak ematea.
  12. Legeak edo hauteskundeen arloko beste edozein arauk emandako gainerako eginkizunak.