Zuzendaritza horren egitekoa Legebiltzarreko organoei eta kideei laguntza dokumental eta zientifikoa ematea da, legebiltzarkideek beren lana egiteko behar duten informazioa jaso dezaten. Burua Montserrat Auzmendi legelaria da

Kudeatutako funtsen izaera (bibliografikoak, artxibistikoak eta dokumentalak), informazioa modu selektiboan zabaltzeko prozesuak eta teknologia berrien eragina dira Azterlanen Zuzendaritzaren arlo nagusiak antolatzeko oinarriak. Honako hauek dira arlo horiek:

Liburua kudeatzeko prozesuaren arloa

Legebiltzarreko bibliografia-funtsak kudeatzen ditu, monografiak zein aldizkariak.

Dokumentazio parlamentarioa eta dokumentazio parlamentario-administratiboa kudeatzeko arloa

Artxibo parlamentarioa kudeatzen du, jarduera parlamentarioak sortzen duen informazioa erabiltzaileen esku jarriz.

Teknologia berrien eta webeko aplikazioen arloa

Webgunean informazioa zabaltzeko zerbitzu eta baliabideen ardura dauka.

Batzordeen eta ponentzien informaziorako arloa

Batzordeek eta ponentziek beren eginbeharra gauza dezaten beharrezkoa duten informazioa emateko ardura dauka.

Osoko Bilkuraren, legebiltzarkideen, herritarren eta bestelako erakundeen informaziorako arloa

Osoko Bilkurak eta legebiltzarkideek beren eginbeharra gauza dezaten beharrezkoa duten informazioa emateko ardura dauka. Halaber, eta Legebiltzarraren beharrak lehenetsiz, herritarrei eta beste zenbait erakunderi informazioa ematen die.

Azterlanen Zuzendaritzari dagokio, orobat, Eusko Legebiltzarrak argitaratutako lanen kudeaketa editoriala.