Zuzendaritza honetan jarduera parlamentarioarekin zerikusi zuzena duten egitekoak betetzen dira. Zuzendaritza honeta burua Eneko Pagazaurtundua da. Hauxe du egitura:

Osoko Bilkuren eta Batzordeen Atala

Osoko bilkuretan eta legealdi bakoitzean eratutako batzordeetan izapidetzen diren legebiltzar-ekimenak kudeatzen ditu. Atal honetako burua Zuriñe Polidura da.

Itzulpen Zerbitzua

Legebiltzarreko bilkuretako ahozko eta idatzizko testuak zuzendu, itzuli eta intepretatzea du eginkizun nagusi, bai eta Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren testuak itzuli eta zuzentzea. Bestelako idazki administratiboak ere itzultzen ditu. Zerbitzu honetako burua Periko Diez de Ultzurrun da

Argitalpen Ofizialen Unitatea

Besteak beste, Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala eta Bilkura Egunkariak argitaratzeaz arduratzen da. Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialea ostiralero argitaratu ohi da. Unitate honetako burua Josune Fernández de Landa da.